Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1039

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1388/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

1388/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cafes El Abra, S.A.

Abokatua: Gorka Gastaka Greño.

Prokuradorea: Bilbao.

Demandatua: Hamane Hojovi.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2012ko maiatzaren 22an, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Bilbao prokuradoreak, Cafes El Abra, S.A.ren izenean eta ordez, Hamane Hojoviren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.000 euro, eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman den egunera artekoak; ebazpena eman eta ordainketa guztiz egin arteko legezko interesak, bi puntutan gehituko dira (Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 576. artikulua). Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot. Ebazpen honen lekukotza egin bedi, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa liburu honetan geratuko da.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hamane Hojovi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala