Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2014ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
927

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna baliogabetzeko bideratutako 675/14 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Jose Felix Mendez Omireis Langraiz Okako espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 675/14 espedientea bideratu da; aipatu pertsona 1971-03-21ean jaio zen, Bolivian, eta Jose eta Valentinaren alaba da (NAN: X-5742689-A); azken bizilekua Bilbon zuen (Bizkaia), honako helbide honetan: Grupo Tomas Zuriria Ybarra kalea 10, 3.a, Bilbao. Egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, 2014-01-31n autoa eman da; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: «Jose Felix Mendez Omireis presoari Madrilgo Probintzia Auzitegiaren 16-A Sekzioaren 128-10 kausa betearazlean emandako askatasun baldintzatua ezeztatzea, gaurko eguneko ondorioekin, eta kartzelara itzuli beharko du.»

Jose Felix Mendez Omireis baldintzapean askatu izan denari, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2014ko otsailaren 10ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala