Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2014ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
919

EDIKTUA, 1423/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1423/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Loiu Materiales de Construccion, S.L.

Abokatua: Rafael Mate Riaño.

Prokuradorea: Lopez.

Demandatua: Construcciones y Reformas Hermanos Aketxe, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-12-17an. idazpurua eta epaitza:

1.– Construcciones y Reformas Hermanos Aketxe, S.L. baltzuaren aurka, Loiu Materiales de Construcción, S.L. baltzuaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta baltzu hark auzi-jartzaileari 11.732,18 euro ordaindu beharko dizkio obligazioz; zenbateko horrek interesa sortuko du, ebazpen honetako laugarren zuzenbide-oinarrian xedatutakoarekin bat datorrena.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Construcciones y Reformas Hermanos Aketxe, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala