Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2014ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
916

EDIKTUA, 2327/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: 2327/13 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Belgica Altagracia Quezada de Jimenez.

Abokatua: M.ª del Pilar Muñoz Martin.

Prokuradorea: Eider Mujika Agirre.

Alderdi errekurritua: Ministerio Fiskala.

Gaia: exequátur.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2014-01-30ean, zeinaren idazpurua eta xedapen-zatia honako hauek baitira:

15/14 AUTOA.

Auzitegia.

Lehendakaria: Yolanda Domeño Nieto.

Magistratua: Ane Maite Loyola Iriondo.

Magistratua: Teresa Fontcuberta de Latorre.

Lekua: Donostia.

Data: 2014ko urtarrilaren 30a.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak 2013ko apirilaren 5ean emandako epaiaren xedapen-zatiak honela dio:

Ezetsi egiten da Mujika Agirre prokuradoreak Belgica Altagracia Quezada de Jimenezen izenean eta ordezkari gisa egin duen eskabidea, epaitegi honek 2001-08-10eko epaia aitor dezan. Epai hori Santiagoko (Dominikar Errepublika) Barruti Judizialeko Lehen Auzialdiko Epaitegiko Kamara Zibil eta Komertzialaren Lehen Salak eman zuen, eta honako hauek izan dira alderdiak prozeduran: Belgica Altagracia Quezada de Jimenez eta Rodolfo Teofilo Jimenez Polanco.

XEDAPEN-ZATIA

Ezetsi egiten da Belgica Altagracia Quezada de Jimenezen ordezkaritzak hiriburu honetako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak 2013ko apirilaren 5ean emandako autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Horregatik, ebazpena bere zehaztasun guztiekin berresten da, eta instantzia honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren jaun-andreek.

Rodolfo Teofilo Jimenez Polanco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala