Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2014ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
907

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko diru-laguntzak arautzen dituen (2014ko ekitaldia) Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2013ko abenduaren 3an, 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko diru-laguntzak arautzen dituen deialdia egin zuen. Ebazpen hori 2013ko abenduaren 26ko EHAAn argitaratu zen.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du aipatutako ebazpenaren 8. artikuluak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko 2014. urtean diru-laguntzak arautzen dituen deialdiaren Hautaketa Batzordeko kideak izendatzea, eta bere osaera argitaratzea.

Bigarrena.– 2013ko abenduaren 3ko Ebazpenaren 8. artikuluan araututako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

a) Batzordeburua:

Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

b) Batzordekideak:

Rafael Junguitu Uribe jauna, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.

Raquel Raposo Acevedo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programak eta Formakuntza arloko arduraduna.

Ane Miren Fernández Gómez andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko teknikaria.

Izaskun Fernández Otegi andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza Juridiko arloko arduraduna, bera ere idazkari lanetan arituko baita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala