Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2014ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
905

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Horren bidez, Compañía del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa, S.A. (TSST) entitateari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Santiago Sarasola Yurrita jaunak, Compañía del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa, S.A. (TSST) entitatearen izenean, aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Compañía del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa, S.A. (TSST) entitateak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– Compañía del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa, S.A. (TSST) entitateak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala