34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
815
IRAGARKIA, irrati mugikorreko sare digitaleko kommutazio-zentroak eguneratzea helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela aditzera emateko dena (Espedientea: S-005/2014).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: S-005/2014.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: irrati mugikorreko sare digitaleko kommutazio-zentroak eguneratzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago horrelakorik.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.420.000 euro.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-eguna: 2014ko urtarrilaren 24a.
b) Formalizatze-eguna: 2014ko otsailaren 6a.
c) Kontratista: Motorola Solutions España, S.A.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 2.420.000 euro.
Erandio, 2014ko otsailaren 13a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.