Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2014ko otsailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SMARTWAY JUNIOR, S. COOP.
673

IRAGARKIA, Smartway Junior kooperatiba-sozietatea desegiteari buruzkoa.

2014ko urtarrilaren 15ean, 11:00etan, Smartway Junior, Kooperatiba Sozietatearen aparteko batzar orokorra egin zen, sozietatearen helbidean (Hendaia kalea 8, Irun, Gipuzkoa), bazkide guztiak bertan zirela. Bertan, erabaki hauek hartu ziren aho batez:

ERABAKIAK

«Smartway Junior, Kooperatiba Sozietatea desegitea».

«Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea, eta hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Txomin Gerardo Goñi Chourraut jauna, Ander Lazcano Ulacia jauna eta Miriam Comeron andrea, Sozietatearen Estatutuetako 50. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan xedatutakoari jarraikiz».

«2014ko urtarrilaren 15ean itxitako Likidazioren Hasierako Balantzea onartzea».

«Aparteko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko, beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Aparteko batzar nagusiko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta idazkariak, lehendakariak eta horretarako izendatutako bi bazkideek izenpetu zuten, egun bereko 14:00etan.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Irun, 2014ko urtarrilaren 15a.

Lehendakaria,

TXOMIN GERARDO GOÑI CHORRAUT.


Azterketa dokumentala