Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2014ko otsailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
669

IRAGARKIA, Euskadiko Osasun Sistemako pazienteei onkologia-zerbitzuak emateko kontratua esleitu egin dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Antolaketa eta Kontratazio Sanitarioko Atala.

c) Espediente-zenbakia: 09/2014-GSP.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Gaiaren deskribapena: Euskadiko osasun-sistemako pazienteentzako onkologia-zerbitzuak.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 23.175.000 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko abenduaren 18a.

b) Kontratista: Fundación Onkologikoa Fundazioa.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 23.175.000 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.

Kontratazio Organoa,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala