Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2014ko otsailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
665

EDIKTUA, 646/13 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 646/13 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Carranceja.

Demandatua: Pedro Gonzalez Cabezon.

Gaia: kanbio-judizioa.

2013ko irailaren 2an, aipatu judizioan autoa eman da, zeinaren xedapenezko zatia hau baita:

XEDAPENAK

1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta alderdi betearazle den Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAren alde gauzatuko da, Pedro Andres Cabezon alderdi betearaziaren aurka.

Betearazpena betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da.

3.– Zenbateko hauek direla-eta abiarazten da betearazpena: 5.257,35 euro, tronkoarenak, eta 1.577,20 euro, berandutza-interes, gastu eta kostuenak; hargatik eragotzi gabe gero likidazioa egin daitekeela.

4.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, horrek ez du eragotziko zordunek agindutako exekuzioari aurka egitea, auto hau jakinarazten den egunetik harako hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Pedro Gonzalez Cabezon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala