Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
578

EDIKTUA, 1507/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1507/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bardinet, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Apalategui.

Demandatua: XXXXX XXXXX XXXXX.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-11-25ean, eta honako hau da epaitza:

1.– Baietsi egiten dut Bardinet, S.A. sozietatearen ordezkaritza prozesalak jarritako demanda, XXXXX XXXXX XXXXXren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 225.471,44 euro, gehi abenduaren 29ko 3/2004 Legean xedatutako legezko interesak ebazpen honen laugarren zuzenbideko oinarrian ezarritakoaren arabera sortutakoak, betiere, PZLren 576. artikuluan xedatuakoari kalterik egin gabe.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-ihesean direnei.

XXXXX XXXXX XXXXX demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala