Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
576

EDIKTUA, 481/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia - 1. sekzioa.

Errekurtsoa: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko apelazio-errekurtsoa. 481/13.

Errekurtsogilea: Silvina Salinero Esteban andrea.

Abokatua: Arribas Gomez Raimundo jauna.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo andrea.

Alderdi errekurritua: Guillermo José Peche González.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, 2013-11-29an epaia eman zen, eta hau da bere epaitza:

Partez baiesten dut Silvina Salinero Esteban andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 509/12 epaiaren aurkakoa. Epai hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko zortzi zenbakiko Epaitegian bideratutako 794/11 dibortzio-prozeduran eman zen. Funtsean berretsi egiten dugu epaia, baina konpentsazio-pentsioari buruzko zatia ezeztatzen dugu, eta, horren ordez, honako erabaki hau hartzen dugu:

Aitortu egiten du Silvina Salinero Esteban andreak hilabeteko 300 euroko konpentsazio-pentsioa jasotzeko eskubidea duela. Kopuru hori urtero eguneratuko da, urtarrilean, aurreko urteko KPIren arabera, eta Guillermo José Peche González demandatuak ordaindu beharko du.

Era berean, seirehun euro (600) ordaindu beharko dizkio Guillermo Peche González jaunak, bere ondarearen kontura, Silvina Salinero Esteban andreari, litis expensas direla eta.

Kostuei buruz ez da berariazko aipamenik egiten auzialdi bietan.

BJLOren 15. xedapen gehigarria betez, bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Guillermo Jose Peche Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala