Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
365

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, B-19/13-S prozedura zigortzaileari hasiera emateko egindako ebazpena jakinarazteko dena.

Suidi Chen jaunari («Restaurante Nuevo City») espedienteari hasiera emateko egintza ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan (Maria Diaz de Haro kalea, 7 zk., Portugalete, Bizkaia). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2013ko azaroaren 29an zigor-espedienteari hasiera eman zaiola araudi sanitarioaren arau-hauste bat ahalezko egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesatuak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko: epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua, Bilbao, Bizkaia).

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2013ko abenduaren 30a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala