Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
347

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 746/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Axa Seguros, S.A. sozietateak eta Marta Prado Sarriak eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 746/2013 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da,Jose Antonio Cajigas Villanueva eta Allianz Cia. de Seguros y Reaseguros, S.A. sozietatearen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

187/13 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Axa Seguros, S.A. eta Marta Prado Sarria.

Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes eta Aitor Roberto Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Gonzalo Arostegui Gomez eta Gonzalo Arostegui Gomez.

Alderdi demandatua: Jose Antonio Cajigas Villanueva eta Allianz Cia. de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Isabel Reparaz Otaduy.

Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere.

Judizioko gaia: erantzukizun zibila.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Arostegui Gómez epaitegietako prokuradoreak Axa Seguros, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Hori dela eta, José Antonio Cajigas Villanueva eta Allianz Cía. de Seguros y Reaseguros sozietatea kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.327,37 euro solidarioki ordaintzera, bai eta honako hauek ere: 2013ko maiatzaren 31tik gaur arteko legezko interesak; bi horiek batuta ateratako zenbatekoak sortutako legezko interesak, bi puntuz gehituta; eta kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Antonio Cajigas Villanueva demandatuarentzako jakinarazpen-balioa izan dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko abenduaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala