Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
345

EDIKTUA, 641/12 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 641/12 apelazioa (behin betiko neurriak).

Errekurtsogilea: Taibo Djalo.

Abokatua: Lourdes Mesa Hidalgo.

Prokuradorea: Carolina Prieto Martin.

Alderdi errekurritua: Aniceto Antonio Lopes eta Ministerio Fiskala.

Gaia.

Aipatu errekurtsoaren epaia 2013-11-29an eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA:

Ezetsi egiten dugu Taibo Djalo jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko14 zenbakiko epaile magistratuak –ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 900/2011 autoetan– emandako epaiaren aurkakoa (erroilu honen jatorria ere badena). Horregatik, osorik berresten dugu errekurritutako epaia, eta apelazio honen kostuak errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0641 12. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatu.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Aniceto Antonio Lopes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala