Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2014ko urtarrilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
35

IRAGARKIA, 155/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko epaitegian 155/13 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Laura Pérez Pachónek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 587/2013 Ebazpenaren aurka eta, era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 1123/2013 Ebazpenaren aurka. Aipatu 587/2013 Ebazpenak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 720/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du; azken Ebazpen honek agintzen du 2011ko aldi-baterako bakante eta ordezkapen modalitateetako kontratazio-zerrendak argitaratzeko, kategoria hauei dagokienez: Teknikari espezialista sanitarioak (C1), Administrazioko teknikari espezialistak (C2), Teknikari laguntzaile sanitarioak (D1) eta Teknikari laguntzaile profesionalak (D3). Bestalde, 1123/2013 Ebazpenaren bitartez, ez da onartzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 20ko 119/2013 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; azken ebazpen honek agintzen du 2011ko aldi-baterako bakante eta ordezkapen modalitateetako kontratazio-zerrenda eguneratuak argitaratzeko, 2008ko Enplegu Publikoko Eskaintzan deitutako kategoriei dagokienez.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala