Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2014ko urtarrilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
33

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 733/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jab. horiz. moni. 733/13.

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Oion kaleko 26-28ko eta Mariturri bulebarreko 2ko 2 garajeen jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Itziar Gomendiourrutia Tejero.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Itziar Ferrero Iturriaga.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan,693/13 Dekretua eman zen 2013-10-10ean. Honako hau diote ebazpen horren xedapenek:

1.– Amaitutzat ematen da prozesu monitorio hau, Vitoria-Gasteizko Oion kaleko 26-28ko eta Mariturri bulebarreko 22ko garajeen jabekideen erkidegoak sustatua, Itziar Ferrero Iturriagaren aurka, jabekideen erkidegoari zor zaizkion kuotak direla-eta 108,46 euro erreklamatzeko.

2.– Era berean, zorduna kondenatzen da abokatuaren zerbitzu-sariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLbko 394. artikulako 3. paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuta.

3.– Helaraz bekio Vitoria-Gasteizko Oion kaleko 26-28ko eta Mariturri bulebarreko 22ko garajeen jabekideen erkidegoari, betearazpena abiaraz dadila eska dezan hala nahi izanez gero, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Itziar Ferrero Iturriaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala