Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2014ko urtarrilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
31

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 16koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 245/2013-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-258/2013-VI administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 245/2013-C prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-258/2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Ebazpena, 2013ko uztailaren 2koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, gaitzetsi egiten duena Giza Baliabideetako zuzendariak 2012ko urriaren 23an emandako ebazpenaren aurka jarritako gorabidezko errekurtsoa. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen hark lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan behin behinean betetzeko prozedura arautzen zuen, hain zuzen ere Ertzaintzako Unitateetako goragoko mailako lanpostuak betetzeko edo espezialitate ezberdineko lanpostuak betetzeko (intra-unitate eginkizunak).

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. Epaitegian ager daitezen 245/2013-C prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 16a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala