Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2013ko abenduaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5603

AGINDUA, 2013ko abenduaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen dira 2013an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarrietarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoen aldaketak.

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan gaur egun indarrean dagoen araudiari jarraikiz (bertan adieraztenda urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko laguntza-lerroei finantza-estaldura emateko esleitutako aurrekontu-kredituen zenbatekoak), Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko uztailaren 17ko Agindua argitaratu zen, 2013an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko hainbat jardun babesgarritarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kredituen zenbatekoak jendaurrean jartzeko.

Agindu hori 2013ko uztailaren 29ko EHAAn argitaratu zen (143. zk), eta jasotzen zuen 41.083.135,62 euro edo eguneratzearen ondorioz zegokion kopurua esleitzea, betiere indarreko legeriarekin araberako aurrekontu-aldaketak onartuz gero.

Bada, hori gertatu da etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko 2013ko laguntzen kasuan.

Birgaitzeko laguntza hauen kasuan, aurrekontuko hasierako kredituak handitu egin dira, 17.952.000 euroko behin betiko kopurura iritsi arte.

Adierazitako moduan izandako aldaketak jakinarazteko, agindu hau argitaratu behar da.

Horregatik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudian oinarrituz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2013ko ekitaldiari dagokionez, etxebizitzaketa eraikinak birgaitzearen arloko diru-laguntza-lerroei finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako aldaketak, jarraian adierazten direnak, jendaurrean jartzea:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 24a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala