Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2013ko abenduaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5597

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2013. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak emateko –orotara 260.000 euro–.

2013ko uztailaren 9ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horretan 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei diru-laguntzak ematea, orotara berrehun eta hirurogei mila (260.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren entitateei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala