Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5492

AGINDUA, 2013ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013-2014 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, diru-laguntza baterako deialdia egin zen Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduaren 7. artikuluan honako hau xedatzen da:

Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea pasa ondoren, hautaketa-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nori esleitu laguntzak. Kide hauek izango ditu batzorde horrek.

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea edo eskuordetzen duen pertsona. Batzordeburua izango da.

b) Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

c) Bi aditu akademiko, gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak. Bi aditu horiek Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak aukeratuko dituzte.

Horren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea 2013-2014 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei diru-laguntza bat emateko Hautaketa Batzordeko kide:

– Itziar Alcorta Idiáquez.

– Philip Schlesinger.

– Ainara Larrondo Ureta.

– Gillian Doyle.

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala