237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5428
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 746/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 746/13 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Mikel Loizaga Miranda.
Abokatua: Herrero Corral Sonia Maria.
Prokuradorea: Hernandez.
Demandatua: Rowena Corpuz Liwanag, May Ann Galate Jacinto eta Lida Ines Gutierrez Jimenez.
Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.
Aipatu judizioan, 196 epaia eman da 2013-10-28an, zeinaren bitartez demandatuak kondenatzen baitira 1.895,44 euro gehi horri dagozkion interesak eta kostuak modu solidarioan ordaintzera.
Lida Ines Gutierrez Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.