237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5413
AGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseilua Arautzeari buruzko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz; eta aipatu legea ez ezik, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendua onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduko 5. eta 15. artikuluak ere garatzearren, eta Ikasleen Sindikatuak proposaturik, honako hau:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Batiste Ezeiza Sánchez jauna kentzea Itsaso Andueza Fernández andrearen ordezko-kargutik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Euskadiko Eskola Kontseiluan duen ordezkaria bera.
Bigarrena.– Oiane Fernández Azkorra andrea izendatzea Itsaso Andueza Fernández andrearen ordezko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Euskadiko Eskola Kontseiluan duen ordezkaria bera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.