Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2013ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5370

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko langileentzako laneko jantziak eskuratzeari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sareko langileentzako laneko jantziak eskuratzea.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Bilbon, Bizkaian.

d) Burutzapen/entrega epea: 3 urte.

e) Luzapenak: bai, urte bat, parteen aurretiazko adostasuna delarik.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta bederatzi mila hirurehun eta berrogeita bi euro, hirurogei euro-zentimorekin (109.342,60); BEZa aparte.

5.– Bermeak: esleipenaren zenbatekoaren % 5eko behin betiko bermea.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 31a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso3019/eu_doc/eu_arch_expjaso3019.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/eu/v79aWar/comunJSP/v79aHome.jsp

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Baldintza partikularren pleguan eta preskripzio tekniko partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko urtarrilaren 7ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2013ko azaroaren 28a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala