Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2013ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5368

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 19koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko baimenaren esleipendunaren nortasuna argitara ematen duena. Deialdia Segurtasuneko sailburuaren 2013ko uztailaren 17ko Aginduz egin zen.

Herrizaingoko sailburuaren 2013ko uztailaren 17ko Aginduz lehiaketa publikorako deialdia egin da Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko baimen bat esleitzeko. Agindu horretako I. eranskineko zortzigarren oinarriko 3. paragrafoan xedatutakoa kontuan hartuz, esleipendunaren nortasuna Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, nahiz eta interesdunei horren berri eman behar zaien prozedura administratiboa arautzen duen arautegian xedatutakoaren arabera.

Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2013ko azaroaren 15eko Ebazpenez esleitu zen aurreko paragrafoan aipatutako baimena.

Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2013ko azaroaren 15eko Ebazpeneko xedapen zatiko 1. eta 2. Zenbakiak –aurrekarietan aipatzen direnak– argitaratzea.

«1.– Apustuak ustiatzeko baimena proiektu honi esleitzea:

– «Euskal Kirol Apostuak, S.A.» proiektua: 83,49 puntu.

Enpresa honek lortu du gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, I. eranskineko 6. ataleko bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpen honen eranskinean esleipendunari helaraziko zaio ebazpen honen edukia, I. eranskineko zazpigarren oinarrian aurreikusitako zehaztapenak izango dituena».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala