
234. zk., 2013ko abenduaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5365
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Giza Eskubideen «René Cassin» Saria emateko dena.
Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bitartez (2013-10-24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» Saria arautzen da.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2013ko urriaren 28ko Ebazpenaren bitartez (2013-10-28ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» Sariarako deialdia egin zen.
Aipatu ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz eratutako epaimahaik, batzartu eta eztabaidatu ondoren, epaia eta ebazpen-proposamena eman zituen:
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Sariak ematea.
Euskadin Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordeari ematea Giza Eskubideen «René Cassin» Saria. Izan ere, etorkin eta errefuxiatuen eskubideen arloan, luzaro jardun du; garapenerako hezkuntzaren eta elkarbizitza kolektiboaren aldeko lana eta pedagogia soziala etengabe landu ditu; euskal gizartean eta nazioartean oihartzun eta eragin nabarmena izan ditu hark egindako lanak, betiere etorkinen kolektiboaren eskubideen defentsan nazioarteko jurisprudentziako lorpenekin; eta emakumeen eskubideak defendatzen eta sustatzen lan espezifikoa egin du, bai argitalpen espezifikoetan, bai andrazko etorkinak babestera bideratutako proiektuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.
RSS