Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2013ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5361

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «423/2013 Dekretua, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker Programa)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: 423/2013 Dekretua, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker Programa). Dekretu hori 2013ko azaroaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 225. zenbakian argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioan, 2013/5125 (39/38) orrialdean, argitaratutako xedapen iragankorrean,

Honela dio:

«Aurrekoa gorabehera, 2013ko urtarrilaren 1etik Dekretu hau indarrean jarri arte arestian aipatutako arauen babesean aurkeztutako eskabideak Dekretu honetan ezarritakoaren arabera izapidetu eta ebatziko dira».

Baina honela esan behar du:

«Aurrekoa gorabehera, 2013ko urtarrilaren 1etik Dekretu hau indarrean jarri arte arestian aipatutako arauen babesean aurkeztutako eskabideak arestian aipatutako Dekretuetan ezarritakoaren arabera izapidetu eta ebatziko dira».


Azterketa dokumentala