
233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5356
IRAGARKIA, Viajes Fermar enpresari Turismoko zuzendariaren Ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, Viajes Fermar enpresari irekitako zehapen-espedienteak ebazten dira.
Espedienteen Erreferentzia-zenbakia:
48-OT-F-2013-12: 1.802 euro.
48-OT-F-2013-11; 1.802 euro.
48-OT-F-2013-13: 1.802 euro.
48-OT-F-2013-08: 3.599 euro.
48-OT-F-2013-10: 1.802 euro.
48-OT-F-2013-14: 2.117 euro.
48-OT-F-2013-09: 1.802 euro.
Viajes Fermar enpresari jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Perez Galdos kalea, 1; 48010 Bilbao (Bizkaia)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Espedienteen deskribapen laburra:
(Ikus .PDF)
Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ordaintzerakoan, izena (Viajes Fermar), espediente-zenbakia, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.