
233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5353
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen batzuk jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, 2013. urteko laguntza-eskabiderako Ordainketa Bakarreko Eskubideak lagatzeko baimena ematen da.
Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honako hau ohartarazten zaie:
● Zuen eskura daude jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
● Jakinarazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.