Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5349

IRAGARKIA, 2014ko bizi-baldintzei buruzko inkesta egiteko kontratuari buruzkoa. (Espedientea: 13/2014).

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Kudeaketa Juridiko eta Administratiboko Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 13/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: 2014ko bizi-baldintzen inkesta egitea.

b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.

c) Gauzatzeko lekua: Administrazio Klausula Berezien Pleguan aurreikusitakoari jarraikiz.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: 2014ko bigarren hiruhilekoan zehar. Gehienez 16 aste, Eustatek hasteko agindua ematen duenetik, baina betiere behin betiko bermea jarri eta kontratua formalizatuta dagoenean.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.

Lizitazio oinarriaren aurrekontua berrehun eta hogeita bost mila eurokoa (225.000) da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratua esleitzeko zenbatekoaren % 5, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartu duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoa betez.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da finkatu.

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapena: ez.

b) Beste betebehar batzuk: Administrazio Klausula Berezien Pleguko 29.2 puntuan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko muga-eguna: 2014ko urtarrilaren 8a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu behar dira: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.

c) Aurkezteko tokia: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan: Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintza mantendu behar duen epea: gutun-azal itxiak irekitzen direnetik bi hilabete.

e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartuko.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data:

– «C» gutun-azalak: 2014ko urtarrilaren 8a edo 2014ko urtarrilaren 13a, 12:00etan.

– «B» gutun-azalak: 2014ko urtarrilaren 27a, 10:00etan.

10.– Beste argibide batzuk:

a) Esleitzeko irizpideak:

– Automatikoki ebalua daitezkeenak formulak aplikatuz:

(Ikus .PDF)

– Balio-iritzi bidez ebalua daitezkeenak:

(Ikus .PDF)

b) Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Estatistika Soziodemografikoen Arlora (telefonoa: 945 01 75 35).

11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio eta esleipen iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik egingo.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 22a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala