Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5340

1298/2013 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Teresa Paino Ortuzar andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde postutik kentzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 540/2012 Ebazpenaren bidez, M.ª Teresa Paino Ortuzar andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Paino Ortuzar andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde postutik kentzea, egindako zerbitzuengatik eskerrak emanik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko irailaren 10etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala