
233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5337
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Monika Iribarren Rios andrea Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik (kodea: 520010; dotazioa: 113.a) kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoa betez eta lege horrek ematen dizkidan ahalez baliaturik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Monika Iribarren Rios andrea Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik (kodea: 520010; dotazioa: 113.a; lanpostu-mailako osagarriaren maila: 18.a; berariazko osagarria: VI-A) kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2013ko abenduaren 2an izango ditu ondorio ekonomikoak eta administrazio-ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.