
231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5305
IRAGARKIA, Honen bidez, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedienteetan -beherago zehaztutakoetan- Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako etenak bertan behera uzteko ebazpenak jakinarazteko dena.
Ebazpenak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
1.- Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, hala ezarrita baitago Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbidearen Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan.
2.- Ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez baduzu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 1398/1993 Errege-Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3.- Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 3a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS