Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5288

IRAGARKIA, 596/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela argitara emateko dena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 596/13.

Sekzioa: 3. Sekzioa.

Aurkezte-eguna: 2013-09-27.

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduna: 2013ko uztailaren 4ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun ez diren pertsonei Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-asistentzia aitortzeko prozedura ezartzen duena, eta identifikazio-dokumentua eta hori emateko prozedura arautzen dituena (2013-07-22ko EHAA, 139. zk.).

Bilbao, 2013ko irailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala