Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5265

IRAGARKIA, «Uraren Euskal Agentziako 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/015A/2013).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/015A/2013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Uraren Euskal Agentziako 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2013ko irailaren 2koa, 166. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurogeita lau mila (84.000) euro gehi hamazazpi mila, seiehun eta berrogei (17.640) euro BEZarenak; guztira, ehun eta bat mila, seiehun eta berrogei (101.640) euro.

5.– Esleipena.

a) Data: 2013ko urriaren 18a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2013ko urriaren 23a.

c) Kontratista: Mazars Auditores, S.L.P.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamazazpi mila, zortziehun eta berrogei (57.840) euro, BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala