Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5261

EDIKTUA, 462/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

462/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Gonzalo Martín Vazquez jaunak epaia eman duela 2013-06-02an.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titular Gonzalo Martín Vazquezek, 462/13 falta-judizioaren autoak ikusi ditu. Auto horiek Mansour Koudid jaunaren aurka bideratu dira, ustezko ebasketa-falta bat dela-eta (Zigor Kodearen 623.1 artikulua). Ministerio Fiskalak parte hartu du, akzio publikoaren ordezkari.

Mansour Koudid jauna, Zigor Kodearen 623.1 artikuluko ebasketa-falta baten erantzukizun kriminala duenez, honako honetara kondenatzen dut: 45 egunean, eguneko 6 euroko isuna ordaintzera. Demandatuak erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: ordaintzen ez dituen bi kuotako, askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio. Halaber, judizio horretan sortutako kostuak ere demandatuak ordainduko ditu.

Mansour Koudid (AIZ: X4342101T) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala