Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5252

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2013ko uztailaren 10eko Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, 3. multzoko proiektuak onartzea ebatzi zen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 27ko Aginduaren babesean (agindu horren bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sailarekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei deia egiten zaie).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuordearen 2013ko uztailaren 10eko Ebazpenaren I. eranskinean, zeinetan ebazten baita 3. multzoko proiektuak onartzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 27ko Aginduaren babesean (agindu horren bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sailarekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei deia egiten zaie). 2013ko uztailaren 10eko Ebazpena 2013ko abuztuaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (159. zk.). 2013/3709 (4/2) orrialdean, I. eranskinean, honako entitate hau ageri da onuradun gisa:

(Ikus .PDF)

Baina entitate horrek ez du agertu behar onuradun gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala