Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5248

IRAGARKIA, interesdunei urriaren 7ko 425/2013 Dekretua jakinarazteko dena. Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 14an den higiezina desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin hori Azkoitiko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren eraginpean dago.

Aipatu Dekretua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau

EBAZTEN DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei urriaren 7ko 425/2013 Dekretuaren berri ematea (urriaren 15eko EHAA, 197. zk.). Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 14an den higiezina desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin hori Azkoitiko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren eraginpean dago.

Interesdunen zerrenda:

– Joseba Uría Álvarez (Azkoitia)

– Ignacio Plazaola Zubizarreta (Azkoitia)

– Susana Sánchez Sudupe

– Victoriano Cagigal del Valle

– Juan Luis Cagigal Aguirrezabal.

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala