Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5247

IRAGARKIA, Gipuzkoako Ehiza Federazioak jarritako 515/2013 prozedura arruntean epatzeko idazkia jakinarazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 515/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du hain zuzen ere, Gipuzkoako Ehiza Federazioak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurritutako egintza Kirol Justiziako Euskal Batzordeak hartutako akordioa da, hau da, Bizkaiko Ehiza Federazioak eta Club Deportivo de Caza Urkijok jarritako errekurtsoak baiestea. Errekurtso horiek Euskadiko Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordeak 2013ko martxoaren 14an hartutako akordioari buruzkoak dira, 2013ko 6., 7. eta 10. espediente metatuak.

Ezinezkoa izan da Oiartzungo Bizardia Elkarteari jakinarazpena egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan ezarritako moduan. Horrenbestez, aipatutako prozeduran interesdun horri jakinarazten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali dela eskatutako espedientea, eta epea jartzen zaio, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean, aipatutako prozedura horretan pertsonatzeko, betiere, euren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala