Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5242

IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako eta Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako eraikinen garbiketa-zerbitzua helburu duen zerbitzuetako administrazio-kontratuaren lizitazioa argitara emateko dena (Olagibel kalea 38 eta Santiago kalea 11, Vitoria-Gasteiz).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 09/2014-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: bai, 2 lote, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 1.2.2 puntuan adierazitakoak.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: 2014ko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide aplikatuz.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

– Prezioa: 70 puntu.

– Lan-metodologia: 20 puntu.

– Zerbitzua Kontrolatzeko eta Ikuskatzeko Mekanismoak: 10 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 92.424 euro, BEZik gabe, + 19.409,04 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 111.833,04 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua (Lakua II).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 77.

e) Telefaxa: 945 01 90 01.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 18a, 11:00ak arte.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29. puntuan ezarritakoaren arabera.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 18a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.

e) Aldagaiak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea: bai.

a) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.

b) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua (Lakua II).

d) Herria: Vitoria-Gasteiz.

e) «C» gutun-azalak irekitzea:

f) Eguna: 2014ko urtarrilaren 8a.

g) Ordua: 11:00ak.

h) «B» gutun-azalak irekitzea:

i) Eguna: 2014ko urtarrilaren 16a.

j) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala