
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 2 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5241
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 103/13 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da. Epaitzak hau dio hitzez hitz:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Tania Candelario Vazquezek –Rosario Sánchez Felix epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta– Pedro Miguel Da Cunha Magalhaes auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, auzilarien arteko ezkontzaren deuseztapena dekretatzen dut, dibortzioa dela medio; kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen, baina bai orain sortzen den egoeran aplikatzeko neurriak. Hona hemen neurri horiek:
1.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa desegindakotzat jotzen da KZko 95. artikuluaren arabera.
2.– Familia-etxebizitzaren erabilera Tania Candelario Vazquez andreari esleitzen zaio –Mendelu auzoa 34, 1.B - Hondarribia–.
3.– Kostuak ofizioz deklaratzen dira.
Epai hau ez da irmoa.
Aurkaratzeko modua.– Apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1959 0000 33 010313. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitaratzea.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita bostean.
Pedro Miguel Da Cunha Magalhaes dagoen lekua ezezaguna denez, ediktu hau ematen dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan. hau.
Irun (Gipuzkoa), 2013ko urriaren 24a.
IDAZKARIA.
RSS