
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5239
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 927/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 927/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Axa Seguros Generales, S.A.
Abokatua: Esesumaga Arrola Jon.
Prokuradorea: Cañas.
Demandatua: Patxi Alvarez Olondo eta Alexander Moreno Marco.
Gaia: hitzezko judizioko demanda, zenbateko bat erreklamatzekoa.
Judizio horretan, epaia eman da 2012-12-18an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Cañas Luzurraga prokuradoreak Axa Seguros Generales, S.A.ren izenean aurkeztutako demanda, Patxi Alvarez Olondo eta Alexander Moreno Marco jaunen aurkakoa. Beraz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan mila bostehun eta laurogeita hemeretzi (1.599) euro ordaintzera, gehi legezko interesak eta kostuak.
Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Patxi Alvarez Olondo demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS