
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5238
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 123/13 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 123/2013 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori, Joseba Xabier Iruretagoyena Eizaguirre jaunak eskatuta hasi da, Katia Ailegor Arias Martinez andrearen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
EPAITZA
Funtsean baiesten dut Joseba Xabier Iruretagoyena Eizaguirre jaunak Katia Ailegor Arias Martínez andrearen aurka aurkeztutako adostasunik gabeko dibortzioa buruzko demanda, eta aipatutako jaun-andreen arteko dibortzioa deklaratzen dut, deklarazio honek dituen ondorio guztiekin, eta honako neurri pertsonal eta ondareari buruzko hauek finkatzen ditut:
1.– Ezkontideen arteko dibortzia; aurrerantzean askatasunez finkatuko dute beren bizilekua, eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.
2.– Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.
3.– Bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera, kontrakorik adostu ez badute, behintzat. Ezkontzako ekonomia-erregimena deseginda geratzen da.
4.– Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.
Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokion idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.
Epai honen hitzez hitzezko testigantza egin eta erantsi bekie jarduketei. Jatorrizkoa, berriz, sar bedi Epaien Liburuan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharrekoa, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Katia Ailegor Arias Martinez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita zortzian.
IDAZKARIA.
RSS