
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5236
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25a, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2013ko urriaren 18koa, Heziketako eta Ikaskuntzako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2013-2014 ikasturteko proba-deialdia egiten duena».
2013ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (218. zk.) argitaratu zen 2013ko urriaren 18ko Ebazpena, Heziketako eta Ikaskuntzako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2013-2014 ikasturteko proba-deialdia egiten duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsak atzeman dira Heziketako eta Ikaskuntzako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2013-2014 ikasturteko proba-deialdia egiten duen 2013ko urriaren 18ko Ebazpenaren 1. eta 2. artikuluetan, goi-mailako probarako deitzen diren plaza-kopuruari buruzkoak.
Hori guztia dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 1. artikuluko 2. paragrafoa aldatu, eta honela geratzen da:
Dagoen aurrekontuaren arabera, 700 plazarako deia egiten dira erdi-mailako probarako, eta 5.000 plazarakoa goi-mailako probarako.
Bigarren artikulua.– 2. artikulua aldatzen da.
Honako hau dioen lekuan: «Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak heziketa-zikloetan sartzeko probatarako prestatzeko antolatu duen ikastaroan izena emanda egotea, aurtengo ikasturtean: 2 puntu».
Baina honela esan behar du: «Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak heziketa-zikloetan sartzeko probatarako prestatzeko antolatu duen ikastaroan izena emanda egotea, aurtengo ikasturtean eta 2013ko abenduaren 31 baino lehen: 2 puntu».
Honako hau dioen lekuan: «Berdinketa hausteko lehenengo irizpidea eskatzailearen adina izango da; lehentasuna izango dute gazteenek, jaiotza-urtea, -hilabetea eta -eguna aintzat hartuta».
Baina honela esan behar du: «Berdinketa hausteko lehenengo irizpidea eskatzailearen adina izango da; lehentasuna izango dute, 2013ko abenduaren 31n, 45 urte edo gehiago dituztenek».
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.
Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,
RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.
RSS