
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 5 orri.)
- EPUB (317 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5234
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzak emateko dena.
2013ko abuztuaren 30eko Aginduak (irailaren 9ko EHAA, 171. zk.) Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren Ikastetxeei diru-laguntzak ematea, adierazten diren prestakuntza-jarduerak antolatu eta burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.
Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
RSS