Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5232

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egiten baita».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako akatsak aurkitu dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Ikerketako sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Aginduan (2013ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.). Agindu horren bidez, ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egiten da. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsok:

5177/2013 orrian (11/1), euskarazko bertsioaren 1.2 artikuluan,

Honela dio:

«Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere egonaldiak aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren osagarri ekonomikoak ematea.»

Baina honela esan behar du:

«Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere egonaldiak aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren osagarri ekonomikoak ematea.»

5177/2013 orrian (11/2), euskarazko bertsioaren 4.2 artikuluan,

Honela dio:

«Egonaldi bakoitzaren gutxieneko iraunaldia bi hilabetekoa izango da eta gehien jota hiru hilabetekoa, eta, justifika daitezkeen salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin edota ohiko jardunarekin bat etorriko dira.»

Baina honela esan behar du:

«Egonaldi bakoitzaren gutxieneko iraunaldia hiru hilabetekoa izango da, eta, justifika daitezkeen salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin edota ohiko jardunarekin bat etorriko dira».

2013/5177 orritik (12/4) 2013/5177 (12/8) orrira bitartean, bi orriok barne, bi bertsioetan,

Honela dio:

«8. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

9. artikulua.– Laguntza kudeatzeko organoa.

10. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta asegurua.

11. artikulua.– Laguntzen bateraezintasuna.

12. artikulua.– Ebaluazioa eta hautaketa.

13. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

14. artikulua.– Ebazpena.

15. artikulua.– Onuradunen betekizunak.

16. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

18. artikulua.– Emandako diru-laguntza aldatzeko, eta, beharrezkoa bada, beka jasotzeko eskubidea galtzeari buruzko adierazpena egitea eta beka itzultzeko prozedura.

19. artikulua.– Datu pertsonalak.»

Baina honela esan behar du:

«6. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

7. artikulua.– Laguntza kudeatzeko organoa.

8. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta asegurua.

9. artikulua.– Laguntzen bateraezintasuna.

10. artikulua.– Ebaluazioa eta hautaketa.

11. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

12. artikulua.– Ebazpena.

13. artikulua.– Onuradunen betekizunak.

14. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

16. artikulua.– Emandako diru-laguntza aldatzeko, eta, beharrezkoa bada, beka jasotzeko eskubidea galtzeari buruzko adierazpena egitea eta beka itzultzeko prozedura.

17. artikulua.– Datu pertsonalak.»


Azterketa dokumentala