Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5230

EBAZPENA, 2013ko urriaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau onura publikokoa dela deklarazteko dena: 13,2 kV-ko erdi-mailako airekoa, Mallabia-Mallabia izeneko 1. eta 2. zirkuitua, Mallabia, Ermua, Zaldibar eta Ziortza-Bolibarko udalerrietan.

Erref.: L-7976 ASS/TLE.

Esp.: AT-H-2013-032.

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko ekainaren 7an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko uztailaren 17ko BAOn, 2013ko abuztuaren 2ko EHAAn eta 2013ko uztailaren 19ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru.– 2013ko ekainaren 27an, ofizio batzuk igorri zitzaizkien Mallabia, Ermua, Zaldibar eta Ziortza-Bolibarko Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikokotzat aitortzea, eta hartarako beharrezkoa ziren izapideak gauzatu ziren.

Lau.– Jendaurreko erakustaldian, Asier Garitaonandia Orobiourrutiak alegazioa aurkeztu du, eta, alegazio horretan, pinuak eta fruta-arbolak inausteko konpromisoa hartzeko prest dagoela esaten du, eta onuradunak hazkunde-motarengatik fruta-arbolei dagokiena onartuko luke.

Bost.– Onuradunak onartu egin ditu erakundeen baldintzak, hala badagokio.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.

Bi.– Aurkeztutako alegazioa onartu egiten da, hazkunde-motarengatik fruta-arbolei dagokienez, baina ez da onartzen gainerako landaretza, alegatzailearen irizpideari jarraituz gero, 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenaren funtsa ez litzateke lurralde osoan beteko, eragiten dien zuhaitzen motarengatik (pinuak).

Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Onura publikokotzat jotzea beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioaren zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeko:

– Mallabia-Mallabia izeneko 1. zirkuitua, izeneko aireko lineari buruzko, T.B.A. Mallabia eta 9080 euskarri-zenbakiaren artean.

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1 x 54,60 mm

Euskarriak: Metalikoak eta hormigoizkoak.

Eraginpeko luzera: 8.895 m.

Hasiera: Mallabiako STR.

Amaiera: 9080 zenbakiko euskarria.

Udalerriak: Mallabia, Ermua, Zaldibar eta Ziortza Bolibar.

Linea elektrikoaren adarrak, guztira 9.511 metroko luzerarekin.

Deklarazio horrek berekin dakar –azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 24a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala