
229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5226
1489/2013 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barrualdeko Eskualdeko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 583/2013 Ebazpenaren bitartez, Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten da. (2013ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.).
2013an hasitako integrazio-prozesuak 2014ean zehar garatzea aurreikusita dago. Prozesuok Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko antolaketa-egitura aldatuko dute. Horiek horrela, beraz, deialdia hutsik uztea erabaki da.
Hortaz, Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak Zuzendaritza Nagusi honi emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 18ko 583/2013 Ebazpenaren bitartez egindako deialdi publikoa, Barrualdeko Eskualdeko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzekoa zena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS