Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5225

AGINDUA, 2013ko azaroaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntzako Ikuskaritzan lanpostu hutsak daude. Hortaz, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriaren 4. atala, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 23. artikulua eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen zenbait kidego sortzeko abenduaren 19ko 15/2008 Legearen 5.2 artikulu-zatia,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko Ikuskatzaileen eta hezkuntzako administrazioaren zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deitzea.

2.– Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu honek eraginak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko Ikuskatzaileen eta hezkuntzako administrazioaren zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deia egiten da.

Bigarrena.– Eskaintzen diren lanpostuak.

1.– Lekualdatze-lehiaketa honetan eskaintzen diren postuen behin-behineko eta behin betiko zehaztapena Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez egingo da. Behin-behinekoa postuen behin-behineko esleipena baino lehen egingo da, eta behin betikoa postuen behin betiko esleipena baino lehen. Ebazpen horiek argitaratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

2.– Lekualdatze-lehiaketa honetan, zehazten diren plaza edo postu hutsak eskainiko dira eta horien artean jasoko dira, gutxienez, 2013ko abenduaren 31 baino lehen hutsik geratu direnak eta lehiaketa ebazterakoan sortzen direnak. Horiez gain, derrigorrezko erretiroak direla eta, 2013-2014 ikasturtea amaitu artean hutsik geratzen diren ostuak ere gehitu ahal izango dira. Hala ere, postu horiek eskainiko dira baldin eta aurrerantzean ere indarrean jarraituko dutela ohartemanda badago hezkuntzarako plangintza orokorrean.

3.– Hutsik geratzen diren postuen definizioan akatsen bat gertatzen bada edo eskolako plangintzan aurreikusi gabeko funtzionamenduan duen posturen bat bada, dagokion akatsen zuzenketa argitaratuko da.

Hirugarrena.– Borondatezko parte-hartzea.

1.– Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuetan borondatez parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden eta jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden karrerako funtzionarioek:

a) Jarduneko egoera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako Hezkuntzako Ikuskaritzako postuetan behin betiko destinoarekin, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako Hezkuntzako Ikuskaritzako postuetan aitortutako zerbitzu berezietako egoera, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dauden Hezkuntzako Ikuskaritzako postuetan aitortutako borondatezko eszedentzia egoera, dauden motetan.

Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.1 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitako moduan, norbere interesagatik edo familia batzeagatik borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, parte hartu ahal izateko, ezinbesteko izango dute eszedentziara igaro zirenetik aurtengo ikasturtea amaitu arte bi urte igaro izana.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako Hezkuntzako Ikuskaritzako postuetan aitortutako etendura egoera, betiere aurtengo ikasturtea amaitzen denean etendurako diziplina zigorraren iraunaldia bukatu bada eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik gutxienez urte bi pasatu badira.

e) Beste Herri Administrazio batzuetan zerbitzua eskaintzeko egoera, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.

Laugarrena.– Derrigorrezko parte-hartzea.

1.– Lehiaketa honetan parte hartzera derrigortuta daude jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden funtzionarioak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dauden Hezkuntzako Ikuskaritzako postuetan 2013-2014 ikasturtean behin-behineko postua duten funtzionarioak.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo parte hartuta ere nahikoa plaza huts eskatuko ez balitu, ofizioz eman ahalko zaio behin betiko destinoa Hezkuntzako Ikuskaritzaren zentroetan, behin behineko jarduna duen Lurralde Historikoan dauden ikastetxeetan, I. eranskinean ikuskaritza-zentroak argitaratuta dauden ordenari jarraituz.

b) Eszedentziatik edo funtzioen etenaldi egoeratik etorri, behin betiko destinoa galdu eta jarduneko zerbitzura itzuli eta deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenago, itzuleraren indarrez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeren batean behin-behineko destinoa lortu dutenak.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo parte hartuta ere nahikoa plaza huts eskatuko ez balitu, behin behineko jarduna izan duen Lurralde Historikoan dauden ikastetxeetan eman ahalko zaio ofizioz behin betiko destinoa, I. eranskinean Ikuskaritza ikastetxeak argitaratuta dauden ordenari jarraituz, edo bestela, destinoa eman zain geratuko da.

c) Nahitaezko eszedentzian, edo funtzioen etenaldi irmoan eta destinoko postua galduta dauden funtzionarioak, zigorra bete eta gero, behin-behinean itzultzerik lortu ez badute, eta egoera hori aitortu bazaie Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeren batean.

Aurreko paragrafoan aipatutako funtzionarioek lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar den beste postu eskatzen ez badute eta, hala, behin betiko destinorik lortzen ez badute, borondatezko eszedentzia egoeran geldituko dira, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89 artikuluko 1.a) atalean aurreikusten den moduan.

d) Epaia edo errekurtsoari emandako ebazpena betetzen ari direlako edo behin betiko izaeraz betetzen zuten postua ezabatu zaielako behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak.

Parte hartzen ez badu, ofizioz esleitu ahal izango zaio postua, behin behineko jarduera izaten ari den Lurralde Historiko barnean dauden eta baldintzak bete ditzakeen plazetan, kasuaren arabera, I. eranskinean argitaratutako Ikuskaritza ikastetxeen ordena jarraituz.

e) Behin betiko plaza galdu eta bere Kidegoan aktibo mantenduz Administrazioko beste postu batzuk izatera pasa ziren langile funtzionarioak, beti ere hura utzi eta behin-behineko destinoa lortu badute gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mende diren plazetan.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo parte hartuta ere nahikoa plaza huts eskatuko ez balitu, ofizioz eman ahalko zaio behin betiko destinoa Hezkuntzako Ikuskaritzaren zentroetan, behin-behineko jarduna duen Lurralde Historikoan dauden ikastetxeetan, I. eranskinean ikuskaritza-zentroak argitaratuta dauden ordenari jarraituz.

Bosgarrena.– Lehentasun-eskubidea.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten lehiatzaileak lehentasun-eskubideaz baliatu ahalko dira, eta eskabideetan halaxe agertuko dute hori.

Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea:

Herri edo barruti bateko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea izango dute, jarraian adierazten diren egoeraren batean dauden eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileek, zerrendatzen diren lehentasun ordenan:

a) Ikastetxe batean behin betikoz betetzen zuten postua ezabatu edo aldatzen denean, beste behin betiko destino bat lortu arte, lehentasun-eskubidea izango dute plaza edo postua ezabatu zen herri bereko beste ikastetxe bateko edo, hala badagokio, postua ezabatu den ikastetxea dagoen barrutiko beste ikastetxe bateko postu bat lortzeko.

b) Behin betikoz betetzen zuten irakasle-postua galduta Herri Administrazioan beste postu bat betetzera pasa direnak, beti ere azken postuan eten badute.

c) Behin betikoz betetzen zuten postua galdu dutenak, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.4 artikuluan aurreikusitako familiarteko edo seme-alabak zaintzeko borondatezko eszedentziaren egoera aitortu ostean aplikatu beharreko araudiak zehaztutako postu-erreserbaren denbora-tartea amaitu delako eta zerbitzu aktibora itzuli nahi badute edo behin-behinean itzuli badira.

d) Betetzen zuten behin betiko lanpostua galtzeagatik, epaiaren betearazpena edo administrazio-errekurtsoaren ebazpena betez.

e) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean, zerbitzu aktiborako errehabilitatuak izan direnak.

Aurreko atal bakoitzean adierazitako egoeran karrerako bi funtzionario edo gehiago daudenean, postua merituen baremoa aplikatzean puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio.

Idatzi-zati honetan adierazitako egoeretan egonda lehentasun-eskubideaz baliatu nahi duten funtzionarioek, kidegoan behin betikoz azken destinoa izan zuten herri edo barrutirako erabili ahal izango dute.

Lehentasun-eskubideaz eskubide horrek jatorria duen herrian baliatu behar da, eta, hala dagokionean, barrutiko beste herri batean edo batzuetan.

Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideren batez baliatzen diren irakasleek, parte hartzeko eskabidean honakoa adierazi beharko dute:

1.– «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan, eskubidea erabili nahi den herri edo barrutiaren kodea adierazi behar da, bai eta lehentasun-eskubidea izateko arrazoia ere.

2.– Jarraian, eskubide horretaz baliatzeko espezialitatearen (postu-mota) eta hizkuntza-eskakizunaren (hizkuntza) kodea ezarriko da. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.

3.– Ikastetxe jakin bat lortzeko, lehentasun-ordenaren arabera, «Eskatzen diren lanpostuak» idazpuruan, eskubidea egikaritzea dagokion herriko ikastetxe guztiak adierazi behar dira eta, barrutiko lehentasun-eskubidea izanez gero, aukeraz eskatutako herrietako ikastetxe guztiak; herriko kodea bakarrik adieraziz gero, postuak hutsik dituzten bertako edozein ikastetxetako destinoa emango zaio; ikastetxe jakin batzuk adieraziz gero, horiek herrien araberako bloke homogeneotan multzokatu behar dira. Eskubidea izanda herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, edo, barruti baterako lehentasun-eskubidea izanda, aukeraz eskatu diren herri edo herrietako ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, horietako batean posturen bat hutsik badago, Administrazioak, libreki, aipatutako herriko gainerako edozein ikastetxeko postu batean eman ahal izango dio destinoa, I. eranskinean agertzen diren ordenan.

Seigarrena.– Herri edo barruti bateko lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, ikastetxe jakin bateko destinoa, lekualdatze-lehiaketan lehentasun-eskubiderik gabe parte hartzen duten gainerakoen arabera lortuko dute, baremoan lortutako puntuazioaren arabera.

Zazpigarrena.– Hizkuntza-eskakizunak.

Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data beteta duten lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edukitzea, abenduaren 11ko 343/2001 Dekretuan xedatutakoaren arabera (dekretu horren bidez, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuek izan beharreko hizkuntza-eskakizun eta derrigorrezkotasunak zehazteko araubide espezifikoa ezartzen da) eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaran arabera, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

Halaber, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen dituen apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko 2. eta 3. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak aplikatuko dira.

Zortzigarrena.– Eskabideak.

Parte-hartzaileek eskaera bakarra aurkeztuko dute, III. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Eskabideak sinatzen dutenak espresuki azaldu beharko du oinarrietan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela. Eskaerak oinarri hauen I. eranskinean ageri den edozein Ikuskaritza ikastetxetan egin beharko dira.

Edonola ere, zehazki parte-hartzaileek eskabideetan adierazitako kodeei dagozkien postuak eskatu direla hartuko da kontutan. Eskabideetako kodeak ez badira existitzen, osatu gabeak badira edo parte-hartzaileak eska ditzakeen postuekin bat ez badatoz, baliogabetu egingo dira. Aurreko arrazoiengatik eskaera guztiak baliogabetuko balira, lehiakidea destinoen esleipenetik baztertuko litzateke, deialdi honetan aurreikusten diren ofiziozko destinoen esleipen-egoeren kaltetan izan gabe.

Bederatzigarrena.– Agiriak aurkeztea.

Parte-hartze eskabidea aurkezterako unean, parte-hartzaileek eskatutako baldintzen eta adierazitako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, oinarri hauen II. eranskinean zehazten diren aurreikuspenen arabera.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzulea eskatzailea izango da. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Gaztelaniaz edota euskaraz ez den dokumentazio guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da, zinpeko interpreteak egina edo, bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Eskabideak aurkezteko epean adierazten diren eta behar bezala frogatzen diren merezimenduak soilik izango dira kontuan.

Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa behar bezala konpultsatua egon beharko da.

Administrazioak edozein momentutan eska diezaieke interesdunei zalantzak edo kexak eragiten dituzten merezimenduak justifikatzeko.

Hamargarrena.– Eskabideak, eskatutako baldintzak eta adierazitako merezimenduak ziurtatzeko agiriak aurkezteko tokia.

1.– Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako edozein lekutan. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

Hamaikagarrena.– Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

Eskaerak egin eta agiriak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 3tik 20ra bitartekoa izango da, biak barne.

Adierazitako epe hori amaitzen denean, ez da onartutako inolako eskabiderik eta aldaketarik egindako eskaeretan, ezta aurkeztutako merezimenduei dagokien dokumentaziorik ere.

Hamabigarrena.– Merezimenduen balorazioa.

Lehiakideek adierazi dituzten merezimenduak ebaluatzeko, puntuazioen baremoko 3 eta 4.1 idatzi-zatiei dagokienez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak Batzorde Barematzaile bat edo batzuk izendatuko ditu. Batzorde horietan, horren kontrako oinarri sendoko arrazoirik ez bada adierazten, gizon zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatzen duen Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Batzordeek kide hauek edukiko dituzte:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzura dauden Ikuskarien Kidegoko funtzionarioa.

Batzordekideak: Jardun dauden Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzura dauden Ikuskarien Kidegoko funtzionarioak.

Aurreko Batzorde Barematzaileko burua Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta kideak, aldiz, aurretik egindako zozketaz aterako dira. Era berean, aurrez zozketaz izendatutako batzordekideen artetik batzorde buruak proposatzen duen funtzionarioa izendatuko du Langileak Kudeatzeko zuzendariak idazkari lanak egiteko.

Ordezkari gehien dituzten erakunde sindikalek ordezkari bat izendatu ahal izango dute Batzorde bakoitzean begirale lanak egiteko.

Batzorde Barematzailea izendatzeko erabili diren irizpideei jarraiki, ordezko batzordeburua, batzordekideak eta idazkaria izendatu ahalko dira. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoko eta Administrazio Prozedura Erkideko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan jasotako abstentziorako eta uko egiteko kausetara lotuta egongo dira Batzordeetako kideak.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak gaian espezialistak diren bi aholkulari sartu ahalko ditu beharrezkoa dela irizten den Batzordeetan.

Otsailaren 2ko (26ko EHAA) 16/1993 Dekretuaren 6. eta 16. artikuluek aurreikusten dutenaren arabera, bidaien gastuengatiko kalte-ordainak ekainaren 13ko (28ko EHAA) 121/2006 Dekretuak dioenari jarraiki ordainduko dira. Dekretu horrek zerbitzuengatiko kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzen ditu.

Batzorde Barematzaileen osaera Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunen argitaratuko da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

Baremoaren gainerako atalengatik lehiakideei dagokien puntuazioa hala dagokion administrazio-unitateak emango du.

Hamahirugarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin-behineko ebazpena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean Batzorde Barematzaileen aktak jaso ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena argitaratu egingo da interneteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean eta Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan; Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen da, eta, azken kasu honetan, baztertzeko arrazoia adieraziko da. Baremoaren atal bakoitzean onartutako parte-hartzaile bakoitzak lortu duen behin-behineko puntuazioaren zerrenda aipatutako webgunean soilik erakutsiko da.

Lehiatzaileek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpen horren kontra, jendaurrean jartzen denetik hamar egun balioduneko epean.

Hamalaugarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin betiko ebazpena.

Aurreko oinarrian aipatutako erreklamazioak ebatzita, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena behin betiko bihurtuko da eta argitaratu egingo da interneteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean eta Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan; Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzen da, eta, azken kasu horretan, baztertzeko arrazoia azalduko da. Baremoaren atal bakoitzean onartutako parte-hartzaile bakoitzak lortu duen behin betiko puntuazioaren zerrenda aipatutako webgunean bakarrik egongo da ikusgai.

Aipatutako behin betiko zerrenda horren kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, jendaurrean jartzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Hamabosgarrena.– Plaza hutsen behin-behineko esleipena.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bitartez destinoen behin-behineko esleipena onartuko da lortutako puntuazioari eta parte-hartzaileen eskaeren lehentasunei jarraituta; Ebazpen hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren interneteko www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean eta Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da. Destinoen behin-behineko esleipena dakarten zerrendak aipatutako Interneteko helbidean soilik argitaratuko dira.

Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren atal bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz eta atalak baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz.

Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiataletan lortutako puntuak aintzat hartuko dira, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Bi kasuotan, atal bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan atal bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiatalen kasuan, azpiatalak sartuta dauden atalak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide hau ezartzean azpiatal bat edo gehiago sartuta dagoen atalaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan hartuko gainerako azpiataletako puntuazioak.

Beharrezkoa balitz, Kidegoan sartzeko oposizioak egin zituzten urtea hartuko da kontuan azken irizpide gisara, zaharrena lehenetsiz berrienaren aurrean, eta urtearen barruan, prozesuan lortutako puntuaziorik altuena lehenetsiz baxuenaren aurrean.

Azkenik, eta behar izanez gero, emakumeak % 40 baino gutxiago diren kidegoetan, desenpaterako erizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik-; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Hamaseigarrena.– Erreklamazioak eta uko egiteak.

Lehiatzaileek behin-behineko esleipenaren aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko interneteko www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan jendaurrean jartzen denetik bost egun balioduneko epean. Borondatezko lehiakideek, epe horretan bertan, lekualdatze lehiaketan parte-hartzeari uko egin diezaiokete, lehiaketak parte-hartzeko eskabidean idatzitako eskari guztiei eragin diezaiekeela ulertuta.

Horren ondorioetarako, kontuan izan behar da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez duela adierazi nahi behin betiko esleipenean lortuko ez denik.

Hamazazpigarrena.– Plaza hutsen behin betiko esleipena.

Erreklamazioak aztertuta eta, hala badagokio, aurreko oinarrian aurreikusitako uko egiteak onartu eta gero, destinoen behin betiko esleipena onartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Agindua emango da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da eta bertan lehiaketako destinoen behin betiko zerrendak esleipenekin noiz eta non argitaratuko diren jakinaraziko da.

Hemezortzigarrena.– Jarduneko zerbitzura itzultzea.

Eszedentzian dauden eta lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren Ikuskatzaileek, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte dagokien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan:

1.– Eszedentzia aginduaren kopia.

2.– Irakaskuntzarekin bateraezina den gabezia edo gaixotasun fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen medikuaren ziurtagiri ofiziala.

3.– Diziplinako espedientearen arabera, Estatuko, Herriko edo Autonomia Erkidegoko Administrazioaren inongo Kidego edo eskala batetik bereizita ez dagoela eta funtzio publikoen jardunerako ezgaituta ez dagoela adierazten duen agindua edo zinpeko aitorpena.

Hala ere, lehiaketa honetan destinoa lortu duten ez beste irakasle Kidego batean jardunean daudenek ez dituzte aurkeztu beharko aipatutako agiriak.

Hemeretzigarrena.– Lanpostuaz jabetzea.

Destino berriak 2014ko irailaren 1ean hartuko dira jabetzan.

Hogeigarrena.– Destinoen ukaezintasuna.

Lehiaketaren behin betiko ebazpenean esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hogeita batgarrena.– Datu pertsonalen erabilera.

Pertsona parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.

Datu horiek inola ere ez dituzte erabiliko beste batzuek, eta laga ere ez zaizkie lagako, ez bada interesdunaren baimen argi eta garbirik, edo ez bada datu pertsonalak babesteko legean jasotako kasuren batean (15/1999 Legea, abenduaren 13koa, 6.2 eta 11.2 artikuluak; BOE, 298 zk., 1999ko abenduaren 14koa).

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak bete ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan.

Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenera egokitu beharko da.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala