Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2013ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5223

AGINDUA, 2013ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko abuztuaren 2an emandako Aginduko (2013ko irailaren 4ko EHAA) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Lorea Izagirre Elortondo andrea izendatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (C/D taldea, 520010/70 kodea, 18. mailakoa, VI-A berariazko osagarria).

2.– Izendapen honek 2013ko azaroaren 25etik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.

3.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala